Politika -

Dokumentazioa

Lehendakariaren urratsak

Irailean presoak hurbiltzea eskatzen zuen dekalogo bat aurkeztu zuenetik, Patxi Lopezek beste pauso batzuk eman ditu.

Patxi Lopez lehendakaria. EITB
Patxi Lopez lehendakaria. EITB
Patxi Lopez lehendakaria. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak bere ibilbide orria zehaztuko du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean, bakea eta bizikidetza errotzea helburu.

Irailaren 29an, lehendakariak dekalogo bat aurkeztu zuen Legebiltzarrean, politika orokorreko eztabaidan. Besteak beste, ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea proposatu zuen, betiere erakunde terrorista desagertzen bada.

Urriaren 20an, ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri zuen, eta ondoren Lopezek adierazi zuen "neurri batean" bete dela bere 'ibilbide orria', hots, indarkeriaren amaierari dagokiona.

Ondoren, bilera-sorta bat abiatu zuen alderdiekin eta eragileekin aro politiko berria aztertzeko.

Horren ostean, Moncloa jauregira joan zen, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin batzartzeko. Bilera horretan, Sortu legeztatzea eta espetxe politika malgutzea eskatu zion. Besteak beste, presoak hurbiltzea, norbanako birgizarteratze politikak abiatzea eta larri dauden presoei hirugarren gradua ematea aipatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea