Politika -

Lan erreformari kritika

Lan erreformak sindikatuak 'suntsitu' nahi dituela dio lehendakariak

Patxi Lopez lehendakariak esan du lan erreformak "sindikatuak suntsitu" nahi dituela, "eskuinari ez zaizkio inoiz gustatu eta".

Patxi Lopez Asturiasko sozialistekin. Argazkia: EITB
Patxi Lopez Asturiasko sozialistekin. Argazkia: EITB
Patxi Lopez Asturiasko sozialistekin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Avilesen esan du lan erreformak, langileen eskubideak urratzeaz gain, sindikatuak "suntsitu" nahi dituela, "eskuinari ez zaizkio inoiz gustatu eta". Bere Gobernuaren lana goraipatu du Patxi Lopezek, "popularrek" gidatutako erkidegoen aurrean. Elkar-hartze soziala defendatu du, eta horregatik, historian lehen aldiz, Euskadi "Espainiako langabeziaren batez bestekoaren azpitik" egotea ahalbidetu duela esan du.

Javier Fernandez Asturiasko presidente izateko hautagai sozialistarekin batera egon da Patxi Lopez, eta "Asturiasko eredua" suspertzearen alde azaldu da, "Euskadiko eredua jarraituz", "krisitik ateratzeko PPren proposamenei alternatibak daudela erakutsiz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea