Politika -

Auzitegi Nazionala

Karrera eta Zaldua inputatu dituzte, Arostegi eta Mijangos ertzainen hilketan parte hartzea egotzita

Joaquin Gadea Auzitegi Nazionaleko epaileak Guardia Zibilaren txosten bat hartu du oinarri ikerbidea abiatzeko.

Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Gadea Auzitegi Nazionaleko epaileak Mikel Karrera Sarobe Ata eta Itxaso Zaldua ikertu gisa deklaratzera deitu ditu, duela 20 urte Beasainen (Gipuzkoa) hildako bi ertzainen erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Ikertutako gertakariak argitzeko, aurrera egitea "beharrezkoa, erabilgarria eta egokia" dela esaten du magistratuak ebazpenean. Biak galdekatzeaz gain, DNAren eta hatz-marken alderaketa berri bat egitea eskatu du epaileak, bi ikertuen parte-hartzea zehazteko helburuarekin.

Gadeak Guardia Zibilaren txosten bat hartu du oinarri ikerbidea abiatzeko. Erasoan Ana Isabel Arostegi eta Francisco Mijangos Martinez ertzainak hil zituen ETAk.

Karrera Saroberen eta Itxaso Zaldua ETAko preso ohiaren parte-hartzearen inguruko zantzu "sendoak" daudela azaldu du magistratuak ebazpenean. Zaldua iragan uztailean atxilotu zuten Hernanin, 2001eko maiatzean Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPren presidentearen hilketarekin zerikusia duelakoan.

Atari dagokionez, haren DNA poltsa baten barruan zeuden eskularru batzuetan aurkitu zuten, bala-zorroekin batera, "ertzainak hiltzeko arma berak jotakoak", magistratuak azpimarratu duenez.

ETAko Basajaun taldeko kideak ziren biak, eta biei egotzi diete Gimenez Abaden hilketa. Bi ertzainen aurkako erasoan, modus operandi bera erabili zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Ertzaintza Gipuzkoa ETA Epaiketak Eguneko albisteak Beasain Albisteak