Politika -
Estatuko Aurrekontuak
35.000 milioi emango dizkiete Erkidegoei fakturak ordaintzeko
Rajoyk adierazi du Europarekin adostutako defizit helburua betetzea "ezinbesteko beharra" dela.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du Europar Batasunarekin "borondatez" hitzartutako defizit helburua (% 3koa 2013an) betetzea "ezinbesteko betebeharra" dela eta Espainiak bete egingo duela.
Rajoyk agerraldia egin du gaur goizean erkidegoen eta udalen hornitzaileen ordezkarien aurrean, fakturak ordaindu ahal izateko 35.000 milioi euroko plana aurkezteko.
Gobernuburuaren esanetan, "ia inori ez zaio gustatzen bere sektorean eraginak dituzten gastuak kontrolatzea, eta horregatik, Gobernua lanean ari da gastu publikoa modu bidezkoan, zentzuzkoan eta orekatuan optimizatzeko".
Hori horrela, Rajoyk iragarri du Estatuko Aurrekontu Orokorretan % 12 murriztuko dutela ministerioen gastua.