Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

EH Bilduk dio elkarrizketarako benetako borondatea ikusi duela Eusko Jaurlaritzarengan

EAJ eta PSE gustura agertu dira EH Bilduk ez dielako osoko zuzenketarik aurkeztuko Gobernuaren aurrekontuei.

María Eugenia Arrizabalaga (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) Bilboko estudioan.
María Eugenia Arrizabalaga (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) Bilboko estudioan.
María Eugenia Arrizabalaga (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu) Bilboko estudioan.

play icon 51:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari ez diola osoko zuzenketarik aurkeztuko iragarri zuen atzo, "elkarrizketekin jarraitzeko borondate zintzoaren seinale". Erabaki hori pozik hartu dute Gobernua sostengatzen duten alderdiek. EAJ haratago joan da, eta Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak aitortu du "ezker abertzalea joko instituzionalean sartzea lagungarria" izan daitekeela "aurrekontuen eta legebiltzarraren arteko akordioa lortzeko eta gobernu akordioa lortzeko", Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan esan duenez.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du Eusko Jaurlaritzan "jarrera aldaketa" ikusi dutela eta orain "elkarrizketarako benetako prestutasuna" ikusten dutela. Gainera, "bi aldeak zintzotasunez" ari direla uste du. Hori dela eta, Casanovak berretsi du negoziazioek aurrera jarraituko dutela "aurrekontuetan hobekuntzak" lotzeko eta "eztabaida politikoak" sortzeko.

Oposizioko gainerako alderdiak harrituta daude, baina, negoziazioan izan den aldaketarekin, eta EAEko Gobernuak "atea itxi" diela salatu dute. Elkarrekin Podemos EBk deitoratu egin du Gobernuak bere proposamenei uko egin izana, ez baitziren "eskaera burutu ezinak", ezta "marra gorriak" ere, azpimarratu du Sotok. Luis Gordillo PP-CSko popularrak, bere aldetik, aurrekontu proiektua kritikatu du, "aurreikuspen zaharkituetan" oinarrituta dagoelako eta gizartea ez dutelako "datorkigunerako babesten".

PSEk, Gloria Sanchezen bidez, "akordioak zabaltzearen alde" egin du, eta egungo testuinguru sozioekonomikoan, aurrekontuen inguruan, ahalik eta adostasun gehien izatea garrantzitsua dela nabarmendu du.

Elkarrekin Podemos-EB, PP-Cs eta Vox alderdiek osoko zuzenketak aurkeztu dituzte ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak