Politika -

Biktimak

Mikel Zabalza omendu dute desagerpenaren 36. urteurrenean

Sendiak salatu du oraindik ordezkari politiko nagusiek ukatu egiten dutela tortura, eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari kontuak eskatu dizkiote.

Mikel Zabalzaren omenezko ekitaldia, Donostian. Argazkia: Mikel Gogoan
Mikel Zabalzaren omenezko ekitaldia, Donostian. Argazkia: Mikel Gogoan
Mikel Zabalzaren omenezko ekitaldia, Donostian. Argazkia: Mikel Gogoan

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senideek eta gertukoek omenaldia egin diote gaur Mikel Zabalzari Donostiako Altza auzoan, desagertu zela 36 urte bete diren astean, eta gogor kritikatu dute poliziaren gehiegikerien biktimaren aitortza ez duela jaso oraindik.

36 urte bete dira aste honetan atxilotu zutela. Hogei egun bere berririk izan gabe egon ostean, Bidasoa ibaian aurkitu zuten gorpua. Guardia Zibilak ihesaren hipotesia zabaldu zuen, zantzuek Intxaurrondon bertan torturatuta hil zutela iradoki arren. Aurten guardia zibilen grabazio batzuk zabaldu dira norabide horretan, baina kasua oraindik ez da auzitegietan argitu.

Zabalza sendiarentzat itxaropenerako urtea izan da aurtengoa, Intxaurronko kuarteleko guardia zibilen audioak, "Non Dago Mikel?" dokumentalaren oihartzuna eta aurrepauso instituzionalak medio: Donostiako Udalak aho batez eskatu dio Estatuko Fiskaltzari auzia berriz irekitzeko eta ikerketa bat eskatu zuen Nafarroako Parlamentuak.

Arduradun politiko nagusiek, ordea, torturari eta gerra zikinari  entzungor egiten diotela salatu dute, eta horren adibide gisa jarri dute Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria.

Jose Ramon Zapirain Mikel Zabalza Herri Ekimeneko ordezkariak Espainiako Estatuaren "gezur ofiziala"ren aurrean gizarteak egia bilatu izana eta harekin batera atxilotu eta torturatu zituzten Idoia Aierbe, Ion Arretxe eta Manolo Vizcay Eusko Jaurlaritzak aurten biktima gisa onartu izana goraipatu du.

Dena den, agintari espainiarrek ez ezik, euskaldunek ere justizia, memoria eta erreparazioa sendotzeko duten ardura gogorarazi dute zabalzatarrek; izan ere, Euskal Herrian ofizialki 5.000tik gora izan diren tortura kasuen artean Ertzaintzak egindakoak ere badaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Eguneko albisteak Albisteak Polizia abusuen biktimak