Politika -

Itun Ekonomikoa

Diputatuen Kongresuak Itun Ekonomikoaren aldaketa bermatu du

Aldaketak Ituna mugaz gaindiko merkataritzaren Europako araudi berrietara egokitzea ahalbidetuko du. Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga eta finantza salerosketen gaineko zerga Estatuko araudiko zerga itundu gisa hitzartuko dira.

Batzorde Mistoaren uztaileko bilera. EFEren artxiboko irudia.
Batzorde Mistoaren uztaileko bilera. EFEren artxiboko irudia.
Batzorde Mistoaren uztaileko bilera. EFEren artxiboko irudia.

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuak Ekonomia Itunari buruzko 12/2002 Legea aldatzen duen lege-proiektua onartu du gaur, Itun Ekonomikoa mugaz gaindiko merkataritzari buruzko Europako araudi berrietara eta Espainiako Gobernuak onartutako zerga-figuretara egokitzeko. Alderdi guztiek aldeko botoa eman dute; Vox eta Ciudadanos alderdiek izan ezik, kontra bozkatu baitute.

Itunaren aldaketa hori irakurketa bakarreko izapide bidez ebatzi da, eta joan den uztailaren 29an adostu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran.

Zehazki, Batzorde Mistoan zehaztu zen bezala, onartutako aldaketak zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga eta finantza salerosketen gaineko zerga hitzartzea ahalbidetuko du. Mugez gaindiko merkataritza elektronikoaren arloan BEZaren araubide bereziak ituntzea ere ahalbidetuko du, eta honek errekargu hori modernizatzea eta sinplifikatzea ekarriko du.

Bi figura horiek Estatuko araudiko zerga itundu gisa sartuko dira Itun Ekonomikoan eta, beraz, Estatuak lurralde osorako ezarritako arau substantibo eta formal berak aplikatuz ordaindu beharko dute zerga foru-aldundiek.

Subjektu pasiboek foru-aldundiei, Estatuko Administrazioari edo bi administrazioei ordainduko dizkiete zergak. Finantza salerosketen gaineko zergaren kasuan, likidazio-aldian lurralde bakoitzean zergari lotuta egindako eragiketen bolumenaren araberakoa izango da ekarpena, eta zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergaren kasuan lurralde bakoitzean egindako zerbitzu digitalen prestazioen bolumenaren araberakoa. Ikuskaritza eskumena zergadunaren zerga-egoitzaren arabera zehaztuko da.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu duenez, Kontzertu Ekonomikoaren eguneraketa neurri "oso esanguratsua" da. Izan ere, euskal ogasunak finantza transakzioen, zerbitzu digitalen eta merkataritza elektronikoaren BEZaren gaineko zergak biltzen hasiko dira, zerga erakunde "integral" eta "aitortu" gisa.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak azpimarratu duenez, Kontzertu Ekonomikoaren eguneraketa neurri "oso esanguratsua" da. Izan ere, euskal ogasunak finantza transakzioen, zerbitzu digitalen eta merkataritza elektronikoaren BEZaren gaineko zergak biltzen hasiko dira, zerga erakunde "integral" eta "aitortu" gisa.

Azpiazuren arabera, Kongresuan onartutako aldaketek "Kontzertu Ekonomikoa errealitate fiskalera egokitzea ahalbidetzen dute". Azaldu duenez, erreforma horrek euskal erakundeen finantzazio erregimena "nazioarteko errealitate fiskal berrira egokitzen ari dela" erakusten du, ez soilik erkidego mailan, baita Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mailan ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia