Itxi

Politika

Espetxe politika

Bakegileek deituta, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte Ipar Euskal Herrian

Aitor Sagarzazu | EITB Media

Urtea amaitu aurretik herriz herri mobilizatuko dira, urtarrilaren 8an Baionan izango den manifestazioaren atariko protesta gisa.

  • Presoen eskubideen aldeko mobilizazio bat, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Presoen eskubideen aldeko mobilizazio bat, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Bakegileek tokian-tokiko mobilizazioak deitu dituzte Ipar Euskal Herrian urte amaiera honetarako, euskal presoen egoeran pausoak eman ditzaten eskatzeko.

Hala, mobilizatzen hasi nahi dute urtarrilaren 8an Baionan izango den manifestaziora begira.

Gaur goizean izan da tokiko lehen elkarretaratzea, Urruñan. Salatu dute Frantziako Estatuan blokeoa dela nagusi, eta horri aurre egiteko, mobilizatu egin behar dela.

ETAko presoen egoeran aurrerapausoak eman ditzaten eskatu dute, batez ere, kartzelan 30 urte daramatzaten Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzeko.

Aldarri horiekin, hautetsien babesa ere garrantzitsua dela azpimarratu du Filipe Aramendik, Urruñako auzapezak.

Urruñan bezala, ondoko egunetan herritarrak kalean biltzeko deia egin dute Bakegileek. Momentuz, Lapurdiko beste hamar herritan izango dira elkarretaratzeak, baina baita Donibane Garazin ere, Urtezahar egunera bitartean.

Hitzordu nagusia, baina, urtarrilaren 8an izango da Baionan, urteroko manifestazio jendetsuan. Bertan parte hartzeko deia ere luzatu dute, eta gogoratu dute "ofentsiba" fase baten lehen urratsa izango dela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena