Politika -
EAJko Justizia Auzitegiak
EAJk Araba Buru Batzarra hautatzeko prozesua errepikatzea agindu du
Alderdiko ahaldunek asteburuko bozketaren kontra egin zuten eta alderdiko auzitegi nazionalak hauteskundeak errepikatzea agindu du ostirala eta igandea bitartean.
Erredakzioa
EAJko Justizia Auzitegi Nazionalak Araba Buru Batzarreko izendapena bertan behera uztea erabaki du, atzemandako irregulartasunengatik, eta asteburu honetan errepikatzeko agindua eman du.
EAJko iturriek esan dutenez, alderdiko barne organoek Xabier Agirreren aukeraketa ontzat eman dute. Hala ere, lurralde batzarra aukeratzeko bozketa errepikatzea agindu dute.
Xabier Agirre EAJko Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente berriak aitortu zuen jada ez zaukala nahiko lukeen taldea. Bozketa luze eta polemiko baten ostean, batzarrak Iñaki Gerenabarrena presidente ohiaren taldeko bederatzi kide hautatu zituen, eta Xabier Agirre presidente berriaren taldeko bost.
Alderdiko ahaldunek asteburuko bozketaren kontra egin zuten eta azkenean, EAJko Justizia Auzitegi Nazionalak, ostirala eta igandea bitartean hauteskundeak errepikatzea agindu du.