Politika -

Lege-proposamena

Osakidetzako psikologo klinikoen kopurua hirukoiztea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk

100.000 biztanleko gutxienez 18 psikiatra, 20 psikologo kliniko eta osasun mentalean espezializatutako 23 erizainen tasak lortu nahi ditu koalizioak gaur erregistratu duen lege-proposamenaren bidez.

Un hombre se tapa la cara en un gesto de tristeza. Foto de archivo: Pixabay
Un hombre se tapa la cara en un gesto de tristeza.
Un hombre se tapa la cara en un gesto de tristeza. Foto de archivo: Pixabay

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemos-IUk Osakidetzako psikologo klinikoen kopurua hirukoiztea proposatu du, 100.000 biztanleko egun dagoen 5,7 espezialisten ratioa 20ra igo asmoz, bai eta osasun mentalean aritzen diren psikiatren eta erizaintzako profesionalen langile kopurua areagotzeko ere.

Koalizioak osasun mentalari buruzko lege-proposamena erregistratu du asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean. Miren Gorrotxategi taldearen bozeramaileak prentsaurreko batean ohartarazi duenez, "beharrezkoa da gizartean kronifikatzen ari den" osasun mentalaren arazoaren aurrean "jardutea". Halaber, covid-19aren pandemiak arazoak "areagotu" egin dituela ohartarazi du.

"Honek ezin du gehiago itxaron; osasun mentalarekin lotutako gaixotasunek gainerakoen osasun-arreta bera jasotzen dutela bermatzeko unea da, eta arazo horri erantzun integrala emateko garaia", azaldu du bozeramaileak.

Era berean, testuak haur eta nerabeentzako, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako eta enpresetan osasun mentalaren zaintza sustatzeko neurri zehatzak ere jasotzen ditu.

Jon Hernandez legebiltzarkideak, bestalde, lege-proposamen honen bidez "kalitatezko" arreta bermatu nahi dela azaldu du, baita osasun mentaleko arazoetarako "sarbide unibertsala" bermatu ere.

Hemendik aurrera, koalizioa beste alderdi batzuen babesa bilatzen saiatuko da ekimena aurrera ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Sendagaiak