Politika -

Gasteizen

M29an zauritutako gaztearen aldeko ekitaldian atxilotutakoak, aske

Greba egunean zauritutako gasteiztarrari babesa erakusteko elkarretaratzean atxilotutako lau lagun aske utzi dituzte. Hemendik aurrera, epailearen aurrera agertu beharko dute, hala eskatzen badiete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greba orokorraren egunean zauriak jasan zituen gasteiztarrari elkartasuna erakusteko ostiral honetako Gasteizko elkarretaratzean izandako istiluetan Ertzaintzak atxilotutako lau lagun aske utzi dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Hemendik aurrera, lau atxilotuek epailearen aurrera agertu beharko dute, hala eskatzen badiete.

Istiluak ostiral honen jazo ziren Gasteizko Andra Zuriko plazan izandako elkarretaratzean, M15 Mugimenduak deituta. Greba egunean zauritutako 19 urteko gasteiztarrari babesa erakusteko ekitaldia zen.

Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gaztea Ertzaintzatik ihes egiten zebilela, lurrera erori zen, buruan kolpe bat jasoz. M15 Mugimenduaren arabera, berriz, agenteek jaurtikitako goma batek kolpatu zuen gaztea.

Halaber, Ertzaintzako agenteek birritan kargatu zuten bertan zeuden hainbat lagunen aurka, ''irainak eta mehatxuak jaso ondoren''. Hainbat lagunek, gainera, ''Ertzaintzaren lana oztopatu'' zutela esan du Herrizaingo Sailak.

Ondorioz, Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen eta beste biri desobedientzia eta agenteak iraintzea egotzi zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea