Itxi

Politika

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Patxi Lopez: "Lan erreforma honen aurka bozkatzeak PPrena mantentzea dakar"

EITB MEDIA

PSOEren diputatuaren esanetan, ez luke ulertuko Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiek lan erreformaren aurka bozkatzea.

  • Patxi Lopez

    Patxi Lopez. Argazkia: EITB MEDIA

Patxi Lopez PSOEren Bizkaiko diputatuak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak, UGT eta CCOO sindikatuek eta patronalak adostutako lan erreformaren aurka bozkatzeak PPrena mantentzea ekarriko luke. Hori da gaur egun indarrean dagoena. Haren esanetan, ez dago beste alternatibarik. 

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan azpimarratu duenez, lehenik eta behin mahai gainean dagoen lan erreforma onartu behar da eta gero hobetu behar bada, hobetuko da. Are gehiago, ez luke ulertuko Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiek lan erreformaren aurka bozkatzea. Otsailaren 3an egingo da bozketa Kongresuan eta Espainiako Gobernuak ez du gehiengo nahikorik, gaur-gaurkoz.

Ezetz bozkatzen duten talde politikoek beren jendeari azaldu beharko diotela uste du. Lopezen esanetan, lan erreforma horren alternatiba PPren lan erreforma delako, ez besterik.

Gutxieneko diru-sarreren transferentzia Euskadira lekualdatzeko negoziazioei buruz galdetuta, uste du laster lortuko dutela akordioa Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.

Elizan adingabeei egindako sexu abusuei buruzko ikerketa batzordea eskatu zuten atzo EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek. Ekimenak aurrera egin dezan PSOEren babesa behar dute eta gaiari buruz galdetuta Patxi Lopezek ez du argitu zein izango den sozialisten jarrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena