Politika -

Ikerketa batzordea

PSOEk ez du Elizaren ikerketaren inguruko jarrera zehaztuko Kongresuko letraduen txostenak izan arte

Felipe Sicilia PSOEko bozeramaileak gogorarazi duenez, Ganberako letraduek igorri beharreko txosten "oso garrantzitsuak" falta dira oraindik, "jarrera zehazteko".

Felipe Sicilia PSOEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Felipe Sicilia PSOEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Felipe Sicilia PSOEko bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eliza Katolikoan adingabeei egindako sexu-abusuen inguruko ikerketa batzordea sortzeko prest agertu da Felipe Sicilia PSOEko bozeramailea, baina erabakia hartu baino lehen sozialistek Kongresuko letraduen iritzia jakin nahi dutela erantsi du.

Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk iragan astean egindako eskaera astearte honetan iritsiko da Kongresuko Mahaira. Siciliak prentsaurrekoan azaldu duenez, Ganberako letraduek igorri beharreko txosten "oso garrantzitsuak" falta dira oraindik, "jarrera zehazteko".

"Edozein abusu zigortzea" posible izateko eta bazkideek eskatutakoa aztertzeko "zabalik" daudela esan du bozeramaile sozialistak.

Azpimarratu duenez, PSOE "beti" biktimen ondoan izango da, eta ondorioz, Elizan adingabeei egindako abusuen inguruan "edozein susmo argitzearen" alde azaldu da.

Zentzu horretan, Haurtzaroa eta Nerabezaroa Babesteko Legea goraipatu du Siciliak, Espainiako Gobernuak adingabeen babesa indartzeko onartu baitzuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Delituak argazkiak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak Vatikanoko azken ordukoa EH Bildu Bizkaia Podemos albisteak ERC azken ordukoa Eliza Katolikoa eta abusuak