Politika -

HERIOTZA

Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea hil da, 79 urte zituela

Pujana lehen bi legegintzaldietan izan zen Legebiltzarreko presidente. Halaber, EAJren zatiketa gertatu zenean, Eusko Alkartasunaren sortzaileetako bat izan zen.

Juan Jose Pujana Legebiltzarreko lehen presidentea. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea
Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidentea izan zena zendu da bart

1:7

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Pujana Eusko Legebiltzarreko lehen presidente izandakoa (1980-1987) atzo hil zen, 79 urte zituela.

1943. urtean Bilbon jaioa, Espainiako trantsizioaren osteko euskal politikagintzako figura garrantzitsuenetako bat izan zen.

1978 eta 1980 bitartean, Eusko Kontseilu Nagusian, Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Ingurumen sailburua izan zen.

1980 eta 1987 bitartean, Eusko Legebiltzarreko presidente izan zen.

EAJren zatiketaren garaian, Eusko Alkartasuna (EA) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, nahiz eta gero alderdia utzi.

1987an, hain zuzen ere, EAko senatari izendatu zuten.

Azken urteak politikatik urrun igaro ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra EAE Alderdi politikoak berriak Eusko Alkartasuna Eguneko albisteak Albisteak