Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

"Hezkuntza Lege berriaren zirriborroari zehaztapenak falta zaizkio"

Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolakuntzako doktorea eta Iñigo Salaberria Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko presidenteak bat datoz eta uste dute Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa "orokorregia" dela eta "zehaztapenak falta" zaizkiola.

Iñigo Salaberria Heizeko presidentea. Artxiboko irudia: EITB Media
Iñigo Salaberria Heizeko presidentea. Artxiboko irudia: EITB Media
Iñigo Salaberria Heizeko presidentea. Artxiboko irudia: EITB Media

GAIZKA PALACIOS AGIRRE | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gonzalo Larruzea Didaktika eta Eskola Antolakuntzako doktoreak eta Iñigo Salaberria Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko presidenteak uste dute Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztu duten Hezkuntza Lege berriaren zirriborroa-ri "zehaztapenak falta" zaizkiola.

"Ez dut inoren borondatea zalantzan jartzen, baina testua legediari zuzenduegia dago, lehendabizi alderdien artean landu zuten eta ondoren ireki dute prozesu parte-hartzaile bat adostasun zabalagoa lortzeko", kritikatu du Larruzeak. Hezkuntza Legearen batzordean parte hartu duen adituetako bat da.

"Edukiari dagokionez, oinarrian bat egon gaitezke, baina praktikan ez du egungo estatusaren aldaketa ekarriko. Zehaztapenak eta hainbat elementu falta zaizkio", adierazi du Radio Euskadiko Ganbara saioan egindako elkarrizketa batean.

Iñigo Salaberria Heize elkarteko presidenteak ere ildo berean mintzatu da eta testua "orokorregia" dela eta "zehatzagoa" izan beharko litzatekeela iritzi dio.

Halaber, eragileek beren proposamenak egiteko epea 10 egunekoa soilik dela deitoratu du eta azpimarratu du hezkuntza sistemak "euskal eskola publikoa" izan behar duela "oinarri".

Euskal Hezkuntza legearen oinarriak
Euskal Hezkuntza legearen oinarriak
Euskal Hezkuntza legearen oinarriak

2:2
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hezkuntza legea berriak Eusko Legebiltzarra Euskal Eskola Publikoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Alderdi politikoak