Itxi

Politika

UPN

Esparzak "errespetua" eskatu du barne prozesuarekiko eta "babestuta" sentitzen dela dio

Agentziak | EITB MEDIA

Alderdi erregionalistako presidenteak esan du ez duela "bi diputatuekin inolako konfrontaziorik nahi".

  • Esparza, kazetariei erantzuten.

    Esparza, kazetariei erantzuten. Artxiboko argazkia: EFE

Lan erreformaren bozketan alderdiaren boto diziplina hautsi zuten UPNren bi diputatuen kontra zabaldutako barne prozedurarekiko "errespetu oso eta erabatekoa" adierazi du Javier Esparza alderdi erregionalistako presidenteak, eta "erabat babestuta" sentitzen dela azpimarratu du.

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkura hasi aurretik egin ditu adierazpenok Esparzak, kazetarien galderei erantzunda. Atzo zabaldu zen UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak proposatutako ebazpena: Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero bi urte eta erdiz militantziatik kanporatzea. Diputatuak alderditik betiko botatzea eskatu zuen Esparzak, baina Batzordea ez da hain zorrotza izan.

Esparzak nabarmendu duenez, ez du "bi diputatuekin inolako konfrontaziorik nahi". Era berean, alderdiaren aldetik "erabateko babesa" sentitu duela azpimarratu du. "UPNren indarra jendearengan dago", erantsi du.

UPNren presidentearen hitzetan, "oso alderdi indartsua gara, eta hori oso positiboa da UPNrentzat zein Nafarroarentzat".

Barne prozeduraz mintzo, erakunde independente batek egin behar duela eta, "erabateko errespetua" azaldu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena