Itxi

Politika

ekitaldia

"Entzunez Eraiki" prozesua abiatu du EAJk, euskal gizarteak zer nahi duen entzuteko

agentziak | eitb media

Alderdi jeltzaleak entzuketa aktiboko prozesua abiatuko du datorren astean, eta larunbat honetan egin dute horren inguruko topaketa EAJko ordezkari nagusiek, Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

  • Andoni Ortuzarren mintzaldia, ekimenaren aurkezpenean. Argazkia: EAJ

    Andoni Ortuzarren mintzaldia, ekimenaren aurkezpenean. Argazkia: EAJ

EAJk bere barne eta herri ordezkari nagusiak batu ditu larunbat honetan, "Entzunez Eraiki" ekimena abian jartzeko azken xehetasunak erabakitzeko eta finkatzeko. Entzuketa aktiboko prozesu hau ezagutzera eman zuen talde jeltzaleak iragan azaroan egin zuen Batzar Nagusian, eta datorren astean jarriko dute abian.

Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egindako topaketan, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak herri edo barne erantzukizunak dituzten EAJko kideei eskatu die prozesuari "gogotsu eta ilusioarekin" heltzeko, alderdiak "etorkizunaren alde egiten duen apustua delako". Baieztatu duenez, "erantzun nahi dugu eraikitzeko, Euskadi altxatzeko eta gure herriak nahi duen tokira eramateko".

Ortuzarren arabera, mundu mailan ematen ari diren aldaketa handi eta sakonen testuinguru honetan, "adi" egon behar dugu, "gurea moduko herri txikia izanik, aldaketa horiek guztiak onerako etor daitezen eta, aldi berean, inguruan ditugun arrisku guztiak saihesteko ere".

Adierazi duenez, "Euskadi goitik behera ibiliko dugu gizarteak nahi duena entzuteko, alderdi gisa prozesatzeko eta euskal herritarron etorkizuna hobeto bermatzeko, herri gisa izan gaitezen eta izan dezagun gizarte honek nahi eta merezi duena".

Ortuzarren hitzetan, "herriko plazan" egin nahi dute lan hori, jendearekin, eta 2030a ipini du iraunkortasunerako eta bideragarritasunerako jomuga gisa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena