Politika -

Katalunia

PPren eta Voxen gorakada gelditzeko, Kataluniako gatazka konpontzea ezinbestekoa dela adierazi du Aragonesek

Generalitateko presidenteak uste du "Espainia autoritarismorantz" jotzen hasi dela, eta Pedro Sanchezi esan dio Kataluniako gatazka politikoa konpontzea premiazkoa dela esan dio, "eskuin muturraren hazkundea gelditzeko".

Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuaren eta Kataluniaren arteko gatazka politikoa konpontzeko elkarrizketa mahaiari bultzada eman diezaiola eskatu dio Pere Aragones Generalitateko presidenteak Pedro Sanchezi, "Espainiak autoritarismorantz" jotzeari utz diezaion eta Alderdi Popularra eta Vox Espainiako Gobernura iristea ekiditeko.

Kataluniako hauteskundeen lehen urteurrena dela eta, Aragonesek agerraldia egin du 400 bat gonbidatu bildu dituen ekitaldi batean eta gogora ekarri du independentismoak inoizko emaitzarik onena lortu zuela, bai eserlekuetan bai boto kopuruan.

Espainiako Gobernuari "gatazka politikoaren konponbidea desblokeatzeko" eta "errepresioari amaiera emateko" eskatu dio. Halaber, irtenbiderako bere proposamen politikoa zein den argitzeko galdegin dio.

Kataluniako Gobernuak asteak daramatza bi exekutiboen arteko elkarrizketarako mahaia biltzeko eskatuz, baina oraingoz ez dute datarik zehaztu.  

"Estatuko Gobernuari bere konpromiso demokratikoa erakutsi dezala exijitzen diogu; izan ere, gatazka politikoa konpontzen ez bada, Espainiak autoritarismorantz jotzen jarraituko du, eskuin muturraren gorakadak erakusten moduan", ohartarazi du zeharka Gaztela eta Leongo hauteskundeei aipu eginez. PP gailendu zen eta Voxekin batera gobernatuko duela ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Vox Kataluniako Generalitatea