Politika -

Sexu-abusuak Elizan

Elizan izandako sexu-abusuak batzorde independente batek ikertzea adostu dute PSOEk eta EAJk

Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk ikerketa-batzordea Kongresuan eratzea nahi zuten, baina jeltzaleek eta sozialistek Elizan izandako sexu-abusuak Parlamentutik kanpo ikertzea lehenetsi dute. Batzorde independente hori Angel Gabilondo herritarren defendatzaileak zuzenduko du.

Aitor Esteban eta Josune Gorospe Isabel Celaarekin Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban eta Josune Gorospe Isabel Celaarekin Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban eta Josune Gorospe Isabel Celaarekin Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizan izandako sexu-abusuak batzorde independente batek ikertuko ditu eta adituen foro hori Angel Gabilondo herritarren defendatzaileak zuzenduko du. Hala adostu dute PSOEk eta EAJk, eta proposamen bateratua martxoaren 8ko osoko bilkuran bozkatuko dute.

Unidas Podemosek, ERCk eta EH Bilduk ikerketa-batzordea Kongresuan eratzea nahi zuten, baina jeltzaleek eta sozialistek Elizan izandako sexu-abusuak Parlamentutik kanpo ikertzea lehenetsi dute.

Dagoeneko erregistratu dute legez besteko proposamena Beheko Ganberan eta martxoaren 8an bozkatuko dute osoko bilkuran.

Aitor Esteban EAJko bozeramailearen esanetan, bi alderdiek "oso desegokitzat" jo dute sexu-abusuak Kongresuko batzorde batean ikertzeko aukera, "bataila ideologiko bat emateko arriskua dagoelako eta biktimek horrelakorik behar ez dutelako".  

Pablo Echenique Unidas Podemoseko ordezkariak adierazi du ez daudela foro independente horren aurka, baina erantsi du Kongresuko batzordea eta herritarren defendatzailearen ikerketak bateragarriak direla.

Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak biktimen eskaria errespetatzeko eskatu du eta, ondorioz, ikerketa publikoa izan dadila exijitu du. "Kamerarik gabeko ikerketak egiteko tentaziorik inork izango ez duela espero dut", azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE Alderdi politikoak bideoak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Oriol Junqueras albisteak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa