Gizartea -

'Egun on Euskadi'

Miren Gorrotxategi: "Berdintasun Legearen alde bozkatuko du Elkarrekin Podemosek osteguneko bozketan"

Bi arrazoirengatik erabaki dute legea babestea. Alde batetik, lege horrek ez duelako beste batzuen bide bera jarraitu, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek ekarpenak egiteko aukera izan dutelako. Bestetik, abiapuntua ona zelako.

Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean duen eledun Miren Gorrotxategi
Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean duen eledun Miren Gorrotxategi
Miren Gorrotxategi: "Baiezko botoa emango diogu Berdintasun Legeari"

3:46

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen eledun Miren Gorrotxategi elkarrizketatu dute astearte honetan ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan, eta osteguneko bozketan Berdintasun Legearen alde agertuko direla aurreratu du bertan.

Negoziazio eta eztabaida sakonak izan ostean, bi arrazoirengatik erabaki dute legea babestea. Alde batetik, lege horrek ez duelako beste batzuen bide bera jarraitu, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek ekarpenak egiteko aukera izan dutelako. Bestetik, abiapuntua ona zelako.

"Lege honek hobetu egiten du aurretik zegoen ordenamendu juridikoa, eta biktimen definizioa zabaltzen du. Adibidez, Gasteizen epaitzen ari diren kasuan, auzipetuaren emazte ohia eta haren amaginarreba hartuko lituzkete biktimatzat, nahiz eta etxe berean ez bizi edota haien artean harreman afektiborik ez egon", azaldu du Gorrotxategik.

Horrez gain, umeenganako begirada ere askoz "zuzenagoa" dela esan du. "Zentzu horretan, guk egin dugun ekarpena izan da gurasoen alienazio sindromea (GAS) debekatzea. Aitaren kontra agertzen diren haurrek amaren manipulazioa jasan dutela dio printzipio horrek, eta onartezina da, besteak beste, umeek babesa galtzen dutelako", adierazi du.

Berdintasun Legea alde batera utzita, Hezkuntza Legearen nondik norakoei heldu die Elkarrekin Podemoseko eledunak. Hasieratik, argi utzi du bi direla erronka nagusiak: segregazioa bukatzea eta publiko eta pribatuaren arteko oreka lortzea. Hartara, itunpeko ikastetxeak doakoak izateak egoera konponduko lukeen galdetuta, Gorrotxategik nabarmendu du horrekin ez dela nahikoa, eta, horretaz aparte, matrikulatzeko orduan, zentroek ez luketela nor sar daitekeen eta nor ez erabakitzeko aukerarik izan beharko, "hortik ere badatorrelako segregazioa".

"Elkarrizketak ditugu alderdi guztiekin; azkenaldian Jaurlaritzarekin ez hainbeste, baina bai EH Bildurekin eta PSE-EErekin. Segregazioa bukatzea eta publiko eta pribatuaren arteko oreka lortuko balitz, gu alde agertuko ginateke", azpimarratu du.

Bukatzeko, Ukrainako gerraz mintzatu da. "Eskertzekoa da Europak martxan jarri duen mekanismoa, hots, beren herrialdeetatik ihes egin duten pertsonei sarrera legal bat emateko pausoa. Dena den, aitortu beharra dugu ez diegula errefuxiatu guztiei tratu bera ematen", onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Tratu txarrak gaur Migrazioa Euskal Herria Ukraina Eusko Jaurlaritza albisteak Errusia argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez bideoak Gizartea Indarkeria matxista Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi ETB1 Matxismoa gaur Errefuxiatuak Miren Gorrotxategi