Politika -

Eusko Legebiltzarra

Bakegintza Batzordea: Egibarrek ordezkatuko du EAJ; eta Pastorrek, PSE

Carmelo Barrio izango da PPren ordezkaria, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe Aralarrekoak, eta Mikel Arana (Ezker Anitza), berriz, talde mistokoa. UPyDk ez du batzordean parte hartuko.

Joseba Egibar eta Jose Antonio Pastor. Argazkia: EITB
Joseba Egibar eta Jose Antonio Pastor. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar izango da EAJren ordezkaria Bakegintza Batzordean, eta Jose Antonio Pastorrek ordezkatuko du PSE-EE lantalde horretan. Iñigo Iturrate izendatu du EAJk Egibarren ordezko, eta Oscar Rodriguez izango da sozialisten ordezkoa.Horrela, osatzen doa lantaldean parte hartuko duten ordezkarien zerrenda: Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe Aralarreko ordezkariak izango dira aipatu batzordean; PPk Carmelo Barrio bidaliko du eta talde mistoak Mikel Aranarekin parte hartuko du (Ezker Anitza).

UPyDk ez du Eusko Legebiltzarreko Bakegintza eta Elkarbizitzarako Batzordean parte hartuko, Gorka Maneiro legebiltzarkideak iragarri duenez. Hala ere, foro horretan hartzen diren erabakiei buruz hitz egin duela gaineratu du.

Lantaldea ez dute oraindik martxan jarri, eta ez dute lanean hastekodatarik finkatu. Batzorde horrek presidenterik izango duen ala ezerabaki behar dute orain taldeek.

Legebiltzarreko ia talde guztiek batzorde hura sortzea erabaki zuten. UpyDk eta EAk kontrako botoa eman zuten, baita Aralarreko legebiltzarkide batek ere (Dani Maeztu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea