Politika -

Elkarrizketa ''Ganbara''n

Oyarzabal: 'Beharbada ez da izan hitz egiteko modurik onena'

''Anekdota bat da. Testuingurutik aterata, haratago doala ematen du'', esan du EAEko PPko idazkari nagusiak, Basagoitik lehendakariaren eta Homer Simpsonen inguruan egindako adierazpenen harira.

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Oyarzabal: 'Beharbada ez da izan hitz egiteko modurik onena'
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak aitortu egin du Basagoitirena ''beharbada'' ez dela izan ''hitz egiteko modurik onena'', azken horrek lehendakariaren eta Homer Simpsonen inguruan egindako adierazpenen harira.

"Homer Simpsonek baino titulu gutxiago dituen euskal erakunde bateko goi ordezkari batek" Mariano Rajoyren Gobernuak hartutako erabaki ekonomikoak kritikatzea egotzi dio Antonio Basagoitik Patxi Lopez lehendakariari.

Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan, Oyarzabalek azaldu du ''jarduteko moduaz eskolak eman nahi dituenari'' erantzuteko egin dituela adierazpen horiek, bere hitzetan, ''sozialisten kudeaketa txarrak ekarri baitigu gaur egungo egoera hau''. ''Antoniok ez du inor mindu nahi izan'', gaineratu du.

EAEko PPko idazkari nagusiaren hitzetan, lehendakaria ezan da egon etengabe bera Lehendakaritzan eusten ari denari oposizioa egiten. ''Hiru urtez gure babesa izan duenari abisua baino ez da izan da'', azaldu du.

Babes horren inguruan galdetuta, Oyarzabalek esan du egungo Jaurlaritzak legegintzaldia bukatzea dela PPren asmoa. ''Horrek ez du esan nahi gure desadostasunak azalduko ez ditugunik'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea