Politika -

Sexu-abusuak

Elizan izandako abusuen ikerketa abiatzea onartu du Kongresuak

PSOEren eta EAJren proposamenak angel Gabilondo Herriaren Defendatzaileak gidatutako ikerketa bat abiaraztea dakar, adituen batzorde independente baten eskutik, non abusuen biktimek eta Elizako kideek ere parte hartuko duten.

Hemizikloa txaloka gaur Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE.
Hemizikloa txaloka gaur Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE.
Hemizikloa txaloka gaur Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Osoko Bilkurak ostegun honetan onartu du PSOEk eta EAJk Eliza katolikoan adingabeei egindako sexu-abusuen inguruko ikerketa abiatzeko legez besteko proposamena.

Ekimena Unidas Podemosen, ERCren, EH Bilduren eta PPren aldeko botoekin, VOXen kontrako botoekin eta bi abstentziorekin onartu dute.

PSOEren eta EAJren proposamenak Angel Gabilondo Herriaren Defendatzaileak gidatutako ikerketa bat abiaraztea dakar, adituen batzorde independente baten eskutik, non abusuen biktimek eta Elizako kideek ere parte hartuko duten.

Ekimen horren aurrean, Unidas Podemosek, Esquerra Republicanak (ERC) eta EH Bilduk beste proposamen bat aurkeztu zuten, gehiegikeria horiek batzorde parlamentario batek iker zitzan.

PSOEk eta EAJk beren plana aurkeztu zutenetik, Unidas Podemos, ERC eta EH Bildu akordio bat negoziatzen saiatu dira, eta ostegun honetan, bozketaren aurretik, euren botoa "ezezkotik" baiezkora aldatu dutela iragarri dute, azkenean euren aldarrikapen nagusiak errespetatzen dituen "aurreakordio" batera iritsi direla eta "argia eta takigrafoak" egongo direla esan dutelako.

EAJk, bere aldetik, hedabideei adierazi die ez duela parte hartu ekimen horri buruzko negoziazioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak PSOE EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos berriak ERC Sexu abusuak Eliza Katolikoan