Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

Konstituzionalak Voxi buruz erabakitakoa errespetatuko dutela esan dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

EH Bilduko ordezkariak, berriz, ebazpenak ebazpen eurek ez dutela ultraeskuina normalizatuko" esan dute.

Ekain Rico (PSE)
Ekain Rico (PSE)
Ekain Rico (PSE)

play icon 53:15

ANE GOÑI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak atzo kaleratutako ebazpenarekin "pozik" agertu da Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak Voxen parte-hartze eskubideak urratu egin dituela ebatzi du Konstituzionalak. Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" saioan egindako adierazpenetan,  Martinezek esan du "albiste oso ona" dela, eta haren "eskubideen kontra" aritu ziren lau alderdien jarrera salatu du.

Carmelo Barrio PPko ordezkaria ere Voxeko legebiltzarkidearen ildotik mintzatu da, salatuz EAJ, PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek "akordio politiko bat" egin zutela,  "demokratikoki aukeratutako ordezkari bati hesi sanitarioa jartzeko". "Legebiltzarra bezalako erakunde batek egin dezakeen bekaturik larriena da hori", adierazi du.

Bien bitartean, Mikel Otero EH Bilduko legebiltarkideak gogor salatu du Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena. Horren arabera, koalizio abertzaleak ez du urratsik egingo ultraeskuina eta ultraeskuinaren xenofobia eta misoginia normaltzeko bidean.

Jose Antonio Suso EAJko kideak esan duenez, 2020an Voxen jardunaren inguruan erabakitakoak Legebiltzarreko zerbitzu juridikoen oniritzia zuen, eta Gasteizko Ganberako araudia errespetatzen zuen. Ekain Rico sozialistak, bere aldetik, adierazi du ebazpena errespetatu egingo dutela.

Azkenik, David Soto Elkarrekin Podemos-IU taldeko legegiltzarkidearen iritzian, joko-arauak errespetatu egin behar dira eta, kasu honetan, ebazpena ere errespetatu egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Auzitegi Konstituzionala Vox Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa