Politika -
Presoak
Etxetik hurbileneko espetxeetara lekualdatu dituzte hiru preso
Jose Mari Dorronsoro Iruñetik Martutenera lekualdatu dute, Javier Gallaga Darocatik Zaballara, eta Bittor Franco Logroñotik Basaurira.
Agentziak | Eitb Media
Jose Mari Dorronsoro, Javier Gallaga eta Bittor Franco Euskal Herriko espetxeetara lekualdatu dituzte, Etxerat presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.
Barne Ministerioaren eskuduntzako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak otsailean onartu zuen hiru preso hauen gerturatzea eta azken egunetan gauzatu dira, azkenean mugimenduak.
Hala Jose Mari Dorronsoro Malaxetxebarria preso donostiarra Iruñeko espetxetik Donostiako Martutenera gerturatu dute. Dorronsorok 2023 uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Bestetik, Javier Gallaga Ruiz Darocatik (Zaragoza) Zaballara gerturatu dute. 2027ko ekainean beteko ditu Gallagak zigorraren hiru laurdenak.
Azkenik, Bittor Franco Martínez Logroñoko espetxetik Basaurira lekualdatu dute.