Politika -

Euzko Alderdi Jeltzalea

EAJk Aberri Eguna berriro ospatuko du Bilboko Plaza Barrian, apirilaren 17an

Ezohiko bi urteren ostean, aurten EAJk jai formatu tradizionala eta aldarrikapenak berreskuratuko ditu kaleetan.

Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) bilera Iruñean egin du. Argazkia: EAJ
Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) bilera Iruñean egin du. Argazkia: EAJ
Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) bilera Iruñean egin du. Argazkia: EAJ

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Aberri Eguna berriz ospatuko du apirilaren 17an, Bilboko Plaza Barrian. Jeltzaleentzat ohiko ospakizun tokia zen azken urteetan, covid-19aren pandemia hasi baino lehen.

Ezohiko bi urteren ostean, aurten EAJk jai formatu tradizionala eta aldarrikapenak berreskuratuko ditu kaleetan. 2020an militante jeltzaleek etxean konfinaturik ospatu behar izan zuten, eta 2021ean, ekitaldi politikoa egin zuten Euskalduna jauregian, aforo oso mugatu batekin.

Pandemiaren egoera zein den ikusita eta osasun araudiak horretarako beta ematen duenez, Andoni Ortuzar buru duen alderdiak berriro ospatuko du Aberri Eguna, "kalean, militanteekin eta jarraitzaileekin, aldarrikapen eta jai giroan".

Jeltzaleek ekitaldia Pazko igandean egingo dute Bilboko Plaza Barrian.

Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) asteko bilera jeltzaleen Iruñeko egoitzan egin du astelehen honetan. Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du batzarrean. Aberri Egunaren formatu tradizionala berreskuratzea erabaki dute bertan.

"Pandemiaren urte bien buruan berreskuratzen ari garen normaltasunaren barruan, Aberri Eguna da abertzaleok berreskuratu nahi dugun ospakizuna", azpimarratu du Unai Hualde NBBko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Zer gertatu da gaur Bilbon? Iruñea azken orduko berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Aberri Eguna Eguneko albisteak Albisteak