Politika -

Presoak

Eusko Jaurlaritzak ETAko preso bati emandako hirugarren gradua baliogabetu du Auzitegi Nazionalak

Carlos Bautista fiskalak ezetz esan dio Jose Maria Arregi Erostarbe, 'Fitipaldi', presoaren gradu progresioari. Covitek, gainera, beste zazpi kasu ezeztatzea eskatu zuen.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak baliogabetu egin du Eusko Jaurlaritzak preso dagoen Jose Maria Arregui Erostabe ETAko buruzagi ohiari emandako hirugarren gradua. Beste zazpi gradu progresio ere onartu ditu Jaurlaritzak.

Jesus Alonso buru duen sailak ETAko beste zazpi presoren gradu progresioak baliogabetzea baztertu du, EFEk aipatutako iturri juridikoen arabera.

Carlos Bautista fiskalaren argudioen artean daude, iturrien arabera, aurretik baimenik ez duela izan eta aurkeztutako idatziak ez direla nahikoa.

Covite terrorismoaren biktimen elkarteak ETAko beste zazpi presoren gradu progresioak berrikusteko eskatu zion Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzari, horietako inork "birgizarteratzeko asmorik" ez zuelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Eusko Jaurlaritza Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Terrorismoaren Biktimak