Politika -

Donostia

Gobernatzeko "emakumea trukerako" erabiltzea egotzi dio PSE-EEk Alderdi Popularrari

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, emakumezkoaren eskubideen aldeko borrokak "oso une ahula bizi du", PPren eta Voxen erruz.

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Berdintasunerako idazkaria. EFE
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Berdintasunerako idazkaria. EFE
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Berdintasunerako idazkaria. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eskuin muturrarekin botereari eusteko, emakumea trukerako" erabiltzea leporatu dio Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak Alderdi Popularrari. Clara Campoamor abokatua, politikoa eta idazlearen heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko lore-eskaintza egin dute Donostian Alderdi Sozialistaren gazteek, Campoamor beraren eskulturaren aurrean, PSE-EEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, eta omenaldi hartan egin ditu adierazpen horiek Asensiok.

Alderdi Sozialistaren beste hainbat kide bildu dira bertan, hala nola, Guillermo Echenique Espainiako Gobernuko Gipuzkoako ordezkariordea, Harkaitz Millan Kultura foro-diputatua, Patricia Campelo PSE-EEko Berdintasunerako idazkaria eta Victor Trimiño JSE-Egaz gazterien idazkari nagusia.

Bere hitzaldian Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, Clara Campoamorrek defendatzen zituen emakumezkoaren eskubideen aldeko borrokak "oso une ahul bizi du, PPren eta Voxen erruz". Hori dela eta, berdintasuna eta askatasuna "egunero" defendatzeko deia egin du.

"Oso momento makal eta arriskutsu batean daude, eskuina eta eskuin muturra gobernuak eratzen ari direlako, eta emakumea trukerako erabiltzen dute", gaitzetsi du buruzagi sozialistak. "40 urteetako demokrazian emakumeek lortutako eskubideetan atzerapausoak izaten ari dira", gaineratu du.

Horren iritzian, Clara Campoamorren "borroka inoiz baino beharrezkoagoa da egun". Horrekin lotuta, Gaztela-Leongo PPren eta Voxen arteko koalizio-Gobernuak iragarritako "familia barruko indarkeria legea" kritikatu du Asensiok.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa PSE-EE PP Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak