Itxi

Politika

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Maddalen Iriarte, Pegasus auziaz: "Azkeneraino argitu behar den eskandalu larri baten aurrean gaude"

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen arabera, lehen pausoa izan daiteke gaur bertan Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak espioitza politikoari buruzko ikerketa batzordea sortzeari bide ematea.

  • Maddalen Iriarte Euskadi Irratian

    Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: Euskadi Irratia

    24:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pegasus programaren bitartez egindako espioitza politikoaren auziak zeresana ematen jarraitzen du. Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen iritziz, "eskandalu larria" da, informazio asko falta da eta ildo horretan amaieraraino iristea eskatu du gertaturikoa argitzeko. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, PSOEk gaur bertan aukera izango du gaiari argia ematen hasteko. Izan ere, Diputatuen Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak espioitza politikoari buruzko ikerketa batzordeari bide ematen dion ala ez bozkatuko du.

Pedro Sanchez eta Margarita Robles ere zelatatu egin zituztela jakinarazi zuen atzo Espainiako Gobernuak. Atzo baino lehen, ordena, jakina zen 65 politikari independentista inguru ere espiatu zituztela. EH Bilduko bozeramailearen esanetan, "lehenik ukatu, ondoren justikatu eta garrantzia kendu zioten" eta azken orduetan, ostera, "irmoki salatu dute" haiek jasandako espioitza. "EH Bilduk bere buruari galdetzen dio zergatik ez duten irmotasun berarekin jokatu Euskal Herria eta Kataluniako 65 kasuen aurrean, espioitza kasu guztiak larriak eta salagarriak direnean", nabarmendu du.

Kontuak kontu, Maddalen Iriartek espero du ez izatea arreta desbideratzeko Espainiako Gobernuaren maniobra bat. Bide horretan, estatuko estolderiak parte hartu duen eta Sanchezen eta Roblesen aurkako espioitzaren berri noiztik zuen argitzea eskatu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak atzo Hezkuntzan iragarritako 6.300 lanpostuko lan eskaintza publikoari lotuta, motz gelditu arren etorkizuneko hezkuntza beharrizanei aurre egiteko aurrerapausoa izan daitekeela uste du.

Fiskalitatearen inguruko eztabaida "premiaz" zabaldu behar dela ere azpimarratu du Maddalen Iriartek, "aberastasuna birbanatzeko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena