Politika -
Senatua
Maroto bigarren aldiz aukeratu dute senatari kargurako Gaztela eta Leonen
Politikari gasteiztarra Segoviako udalerri batean erroldatu zen 2019an, senatari gisa aukeratua izateko eta ondoren Senatuko presidente bilakatzeko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Javier Maroto (PP) bigarren aldiz aukeratu dute senatari kargurako Gaztela eta Leonen, Alderdi Popularrak eta Voxek babestuta.
Kontra agertu dira PSOE, UPL, Soria Ya, Unidas Podemos eta Por Avila taldeak. Ciudadanosek abstentzioaren alde egin du bozketa.
Oposizioko taldeek gogor kritikatu dute PPk berriz ere Maroto hautagai gisa aurkeztu izana. Politikari gasteiztarra Sotosalbos udalerrian (Segovia) erroldatu zen 2019an, senatari bezala aukeratua izateko eta ondoren Senatuko bilakatzeko.
Hori dela eta, oposizioko taldeak hautagaitza horren kontra agertu dira eta gogor kritikatu dute PPk berriz ere Maroto hautagai gisa aurkeztu izana.