Politika -

Eusko Legebiltzarra

PPk PSEri: 'Gobernatzeko erabili geratzen zaizuen denbora apurra'

Bi alderdiek akordioa hautsi zutenetik lehen saioa egin dute ostegun honetan Legebiltzarrean. Sozialisten proposamenik gehienak onartu dituzte.

Semper, Basagoiti eta Oyarzabal Legebiltzarrean (artxiboko irudia). EFE
PPk PSEri: 'Gobernatzeko erabili geratzen zaizuen denbora apurra'
Semper, Basagoiti eta Oyarzabal Legebiltzarrean (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Espainiako Gobernuari oposizio kaxkarra egin baino, geratzen zaizuen denbora apurra gobernatzeko erabili'', esan die sozialistei Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari orokorrak. Halaber, ''kezkatzeko moduko nagusikeri jarrera'' izatea leporatu die PSE alderdiko hainbat ordezkariri.

Ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok Oyarzabalek, PPk eta PSEk akordioa hautsi zutenetik egin duten lehen saioan. Bertan, aurkeztutako proposamenik gehienak aurrera ateratzea lortu dute sozialistek, tartean giza eskubide eta herritartasunerako hezkuntza irakasgaiaren aldeko bat. Hain zuzen ere, proposamen horren defentsak eragin ditu bi alderdien arteko ika-mika.

Hauteskunde orokorrak irabazi zituztenetik ''demokrazia, berdintasun eta osasun politiketan atzera pausoak'' eman izana leporatu die Vicente Reyes parlamentari sozialistak PPko kideei.

Salaketa horren aurrean, Oyarzabalek esan du PPko ordezakariek jasaten duten tratua ''onartezina'' dela. ''Hiru urte egin dituzue gobernatzen, jarrera onartezinekin. Inozo, baldar.. deitu gaituzue. Espainiako Gobernuari oposizio kaxkarra egin baino, geratzen zaizuen denbora apurra gobernatzeko erabili, eta ezin izan hain arduragabeko'', esan die sozialistei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea