Politika -

EITB Focus

Amaia Martinez: "Gaztela eta Leonen ere emaitza txarrak aurreikusi zizkiguten, eta orain Gobernuan gaude"

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak adierazi du inkestetan beti gaizki agertzen direla, baina ondoren inork esperotakoak baino emaitza hobeak izaten dituztela.

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB Media
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB Media
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITB Focusek foru hauteskundeei buruz egin duen ikerketaren inguruko balorazioa egitea baztertu du Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak, hauteskunde-eguneko emaitzak soilik balio duela argudiatuta.  

Hala ere, azpimarratu du eskuin muturrak espero baino emaitza hobeak izan dituela beti hauteskundeetan.

"Inkestak inoiz ez ditugu alde izan. Hemerotekara jotzea besterik ez dago Kataluniako edo Madrilgo adibideak ikusteko. Gaztela eta Leonen ere emaitza txarrak izango genituela aurreikusi zuten, eta orain Gobernuaren parte gara", nabarmendu du.

Horrez gain, Martinezek esan du herritarren beharrizanak beste batzuk direla eta orain ez dela unea urtebete barru egingo diren hauteskundeei buruz pentsatzeko. "Familiek arazoak dituzte hilabete bukaerara heltzeko, argindarraren historiako fakturarik garestiena ordaintzeko edo etxerako erosketak egiteko", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Vox Udal eta foru hauteskundeak 2023 Amaia Martinez Grisaleña