Politika -

Ustelkeria

Bosch: "Epaile kopuruan, Europako azkenak gara, eta lehenak, berriz, politiko ustel kopuruari dagokionez"

Legeak gaurkotzea ezinbestekotzat jo du Joaquim Bosch epaileak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, ustelkeria politikoaren aurka borrokatzeko magistratuek tresna gehiago eskura izan ditzaten.

Joaquim Bosch epailea, "360º" saioan izandako agerraldian. Argazkia: EITB Media
Joaquim Bosch epailea, "360º" saioan izandako agerraldian. Argazkia: EITB Media
Joaquim Bosch epailea, "360º" saioan izandako agerraldian. Argazkia: EITB Media

play icon 22:23

J. S. | T. S. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan eskainitako elkarrizketan Joaquim Bosch epaileak adierazi duenez, ustelkeria politikoak Espainiako Estatuan urtero "40.000 eta 50.000 euro arteko kostua du". Bosch "Epaileak Demokraziaren Alde" plataformako kidea da, eta La patria en la cartera liburua argitaratu berri du.

Horren iritzian, egungo ustelkeriaren aurrekari argia Frankoren diktadura da, "erregimena batzeko balio izan zielako ustelkeriak, eta baita, erregimen hori denboran luzatzeko ere".   

Boschek azaldu duenez, Trantsizioak ezin izan zuen ustelkeriarekin bukatu, diktaduraren ostean, Frankoren ministro anitzek alderdi politikotan, erakundeetan eta empresa handien zuzendaritza-batzordeetan amaitu zutelako. Epaileak argitu duenez, iturri zalantzagarrietatik etorritako diruarekin finantzatu ziren bai alderdi sozialista, baita popularra ere.  

Epaileak azpimarratu duenez, "politiko ustel kopuruari erreparatuta, Espainiar Estatua Europako buruan dago egun, eta Europako azkenen artean, ordea, epaile kopuruari dagokionez". Hori dela eta, legeak gaurkotzea ezinbestekotzat jo du Boschek, ustelkeria politikoaren aurka borrokatzeko magistratuek tresna gehiago eskura izan ditzaten. 

Errege emerituaren bortxaezintasunari buruz Boschek nabarmendu du "erakundeen sinesgarritasunerako kalte handia" dakarrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Justizia Unibertsala Espainia bideoak Alderdi politikoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak