Politika -

IZENDAPENA

Ricardo Ituarte Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendari izendatu dute

Bere aurretik karguan egon zen Fernando Izaguirrek dimisioa eman zuen, Bizkaiko DYAko presidente zen garaian ustez egin zituen irregulartasunengatik.

Ricardo Ituarte Santurtziko alkate zen garaian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Ricardo Ituarte Santurtziko alkate zen garaian
Ricardo Ituarte Santurtziko alkate zen garaian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Ituarte Azpiazu izango da aurrerantzean Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendari berria, Fernando Izaguirreren tokian. Eusko Jaurlaritzak gaur goizean Urdaibain egin duen gobernu bileran onartu du bere izendapena.

Santurtziko alkate izan zen 2015eko ekainera arte eta, aurretik, Osakidetzako zuzendari ekonomiko finantzarioa.

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak proposatu du, nahiz eta covid-19ak jota ez duen parte hartu gaurko gobernu bileran. Dagoeneko gai-zerrendan jasota zegoen gaia zen eta bere ordez, lehendakariak hitz egin du.

Ricardo Ituarteren aurretik karguan egon zen Fernando Izaguirrek dimisioa eman zuen iragan apirilean, Bizkaiko DYAko presidente zen garaian ustez egin zituen irregulartasunengatik.

Kargurako duen egokitasunaz galdetuta, erantzuna bere curriculumean dagoela iradoki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa