Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Espainiako Kongresuak atzera bota du fortuna handiei zerga bat jartzeko egindako lege-proposamena

Unidas Podemosek aurkeztutako lege-proposamenaren kontra bozkatu dute PSOE, PP, Vox, Cs, EAJ eta PDeCAT alderdiek. EH Bilduk, CUPek, BNGk, Compromisek eta ERCk, ostera, alde.

Pedro Sanchez Espainiako Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Kongresuan (artxiboko irudia)
Pedro Sanchez Espainiako Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fortuna handiei zerga bat ezartzeko lege-proposamena atzera bota zuen atzo Espainiako Kongresuak.

Lege-proposamen horrek 10 milioi eurotik gorako ondarea duten aberatsei zerga berezia ezartzea jasotzen zuen. Koalizio moreak ondarearen gaineko zergaren osagarri izatea nahi zuen.

Diputatuen Kongresuan bart egin den bozketan, kontrako 277 boto, aldeko 58 boto eta 4 abstentzio izan dira. Zehazki, PSOE, PP, Vox, Cs, EAJ eta PDeCAT alderdiek kontra bozkatu dute eta alde, ostera, EH Bilduk, CUPek, BNGk, Compromisek eta ERCk.

Aberatsei zergak igotzea Unidas Podemosen aldarrikapenetako bat da, baina koalizio gobernuko beste kideak, PSOEk, uste du ondarearen gaineko zergaren igoerarekin nahikoa dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika