Politika -

Gobernu berria

Akordio batera iritsi dira Asturiasen PSOE eta UPyD

UPyDko diputatuaren babesa ezinbestekoa zen PSOE-IU eta Foro-PP koalizioen berdinketaren aurrean.

Ignacio Prendes, UPyDko diputatua Asturiasen. EFE
Ignacio Prendes, UPyDko diputatua Asturiasen. EFE
Ignacio Prendes, UPyDko diputatua Asturiasen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE eta UPyD legegintzaldirako akordio batera iritsi dira. UPyDko diputatuaren babesa ezinbestekoa zen PSOE-IU eta Foro-PP ustezko akordioen berdinketaren aurrean: bi koalizioak 22 diputaturekin.

Era honetan, Javier Fernandez hautagai sozialista izango da Asturiaseko presidente berria, Francisko Alvarez-Cascosen (Foro) ordez.

Martxoaren 25eko hauteskundetatik bi hilabete igaro dira dagoeneko. Sozialistek IUren babesa zuten aldez aurretik, baina ez zen nahikoa.

UPyDk diputatu bakarra du bertan, Ignacio Prendes. Baldintza gisa, besteak beste, erkidegoko hauteskunde legea eraldatzea jarri zuen, Asturias zirkunskripzio bakarra izan dadin, hirutan banatuta egon beharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea