Politika -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Hasi da botoen kontaketa Ipar Euskal Herrian

18:00etan itxi dituzte hautesontziak Iparraldean. 32 hautagai lehiatu dira guztira igande honetan, Asanblada Nazionaleko hiru eserlekutarako.

Botoen kontaketa, Iparraldeko hautesleku batean. Argazkia: @gureirratia
Botoen kontaketa, Iparraldeko hautesleku batean. Argazkia: @gureirratia
Botoen kontaketa, Iparraldeko hautesleku batean. Argazkia: @gureirratia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Asanblea Nazionala aukeratzeko bidean, hauteskunde legegileetako lehen itzulia dute igande honetan, eta 18:00etan itxi dituzte hautesontziak Ipar Euskal Herrian. Hauteskunde presidentzialak Emmanuel Macron liberalak irabazi zituen eta Ensemble (Batera) markarekin aurkezten da orain legegileetara, baina Asanblearen kontrola galtzeko arriskua izan dezake, Jean-Luc Melenchonen NUPES ezkerreko zerrenda bateratua indartsu iritsi baita hitzordu honetara.

Bestelako alderdi eta koalizioek ere lortu nahi dute Asanblea osatzen dute 577 eserlekuetako bat eta, helburu horrekin, 32 hautagai aurkeztu dira Ipar Euskal Herrian, ekainaren 12ko lehen itzulira.

Ipar Euskal Herrian hiru diputatu hautatuko dituzte
Ipar Euskal Herrian hiru diputatu hautatuko dituzte
Ipar Euskal Herrian hiru diputatu hautatuko dituzte

02:17

577 diputatu hautatzeko, 577 barrutitan banatzen da Frantziako Estatua hauteskunde legegileetarako. Ipar Euskal Herria laugarren, bosgarren eta seigarren barrutietan dago ordezkatua.

4. hautesbarrutia: Barnealdea eta Bearnoko zati bat hartzen ditu. Geografikoki barruti handiena da baina landa-eremua da eta biztanlez txikiena. 80.672 bozkatzaile ditu eta 9 haugai aukeztu dira. Jean Lassalle izan da azken diputatua (Resistons!), baina osasun arazoak direla eta, ez da oraingoan aurkeztu. Bere ordez, Julien Lassale, anaia, aurkeztu da. Hauek dira hautagaiak:

- Urrutikoetxea Egoitz (EH Bai)- Lassalle Julien (Resistons!)- Bouchard Valerie (Etiketarik gabe)- Trounday Annick (Ensemble)- Darnet Paul (Parti Animaliste)- Echaniz Iñaki (NUPES)- Lopez Sylviane (Rassemblement National)- Ribeiro Carlos (Lutte Ouvriere)- Margaux Taillefer (Reconquete!)

5. hautesbarrutia: Baiona, Angelu... hartzen ditu, Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre kantonamenduraino. 98.913 bozkatzaile ditu eta 11 hautagai aurkeztu dira. Florence Lasserre (Ensemble) izan da azken diputatua. Hauek dira hautagaiak:

- Bardanouve Philippe (Lutte Ouvriere)- Pereira-Ostanel Sandra (NUPES)- Gil Benjamin (Union pour la France)- Hary Mathilde (EH Bai)- Lasserre Florence (Ensemble)- Roubin Sylvie (Animalien aldeko mugimendua)- Riche Thomas (Espoir Ric)- Lesellier Pascal (Rassemblement National)- Susbielle Helene (SE)- Pathias Thibault (Divers Gauche)- Pillot Annick (Reconquete!)

6. hautesbarrutia: Lapurdi kostaldea hartzen duen barrutia, barrualdean Itsasuraino sartuz. Barrutirik jendetsuena da. 105.134 bozkatzaile ditu eta 12 hautagai aurkeztu dira. Vincent Bru (Ensemble) izan da azken diputatua. Hauek dira hautagaiak: 

- Dubois-Robin Tom (Nupes)- Jouvet Philippe (Divers Centre)- Dufau Peio (EH Bai)- Soubelet Bertrand (Divers Droite)- Bach Frabrice Sebastien (Les Republicains)- Briolais Kevin (Animalien aldeko mugimendua)- Goitschel Marielle (Resistons!)- Neel Christiane (SE)- Uhart Jacqueline (Lutte Ouvriere)- Tenneson Mathis (Divers Centre)- Bru Vincent (Ensemble)- Becker Monique (Rassemblement National)

Hauteskunde kanpaina ez da partehartze handikoa izan Ipar Euskal Herrian. Gaiei dagokienez, etxebizitzaren afera izan da protagonista, 6. hautesbarrutian bereziki.

Iparraldeko hiru hautesbarrutietan guztira 32 hautagai aurkeztuko dira igandeko hauteskundeetan
Iparraldeko hiru hautesbarrutietan guztira 32 hautagai aurkeztuko dira igandeko hauteskundeetan
Iparraldeko hiru hautesbarrutietan guztira 32 hautagai aurkeztuko dira igandeko hauteskundeetan

01:21

Hautaketa sistema: bi itzuli

Asanblea Nazionalerako hauteskundeak bi itzulitan ebazten dira.

Lehen itzulian botoen % 12,5 baino gehiago eskuratzen dutenak ekainaren 19ko bigarren itzulira igaroko dira. Hori bai, hautagairen batek lehen itzuli horretan emandako botoen % 50 baino gehiago eskuratzen baditu eta, gutxienez, hautesleen botoen % 25 ordezkatzen badute botoek, zuzenean eserlekua lortuko du lehen itzulitik, bigarren itzulira igaro gabe. Horretarako, baina, parte hartze handia izan beharra dago, abstentzioak kalte egiten baitio bigarren baldintza betetzeari. Horregatik, oso zaila da lehen itzulitik eserlekua lortzea eta ohikoena bigarren itzulira joatea da.

Bigarren itzulian, hautagai bozkatuena bihurtuko da diputatu. Berdinketa egonez gero, adinez nagusienak irabaziko du.

Asanblea Nazionala, legeak onartzen diren tokia

Bost urtez behin berritzen da Frantziako legeak onartzeko eskumena duen Asanblea Nazionala.

Asanblea Nazionalean gehiengoa duen alderditik edo korrontetik ateratzen da Frantziako lehen ministroa. Hala, izan liteke Frantziako presidentea eta Frantziako lehen ministroa alderdi berekoak izatea edo ez. Macronen alderdiak zuen gehiengoa orain arte eta horrek erraztu egin dio Frantziako presidenteari bultzatu nahi zituen legeak aurrera ateratzea. Ikusteko dago nola geratuko den orain Asanblearen osaketa.

Azken inkesten arabera, berdinketa dago une honetan Emmanuel Macron presidentearen Ensemble (Batera) aliantzaren eta NUPES ezkerreko koalizioaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea bideoak Frantzia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hauteskundeak Frantzia Frantziako presidentea azken ordukoa Hauteskundeak gaur