Politika -

Bizikidetza

Oroimenaren Institutuak indarkeria guztiak hartuko ditu aintzat

Erakunde berriak gerra zibilaren, diktaduraren, terrorismoaren eta Poliziaren biktimak omenduko ditu, hain zuzen ere.

Mikel Arana, Aintzane Ezenarro eta Iñigo Iturrate, lege proiektua erroldatzen. EFE
Mikel Arana, Aintzane Ezenarro eta Iñigo Iturrate, lege proiektua erroldatzen. EFE
Oroimenaren Institutuak lehen urratsa eman du

01:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSE-EEk, Ezker Anitzak eta Aralarretik egotzitako hiru legebiltzarkideek Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko lege proiektua adostu eta erroldatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean.

Erakunde berriak indarkeria guztien biktimei buruzko politikak koordinatzea eta garatzea izango du helburu.

Ekimena sustatu duten alderdiek akordioa gainerako taldeei zabaltzea espero dute. Oraingoz, PPk, EAk eta UPyDk ez dute bat egin.

Lege proposamenaren arabera, Institutuak biktimen oroimena babestea, bizikidetzaren balioak sustatzea eta giza eskubideen eta bake printzipiak defendatzea sustatuko du.

Institutuaren agintaritzan Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, Foru Aldundietako eta Udaletako ordezkariak izango dira, baina askatasunaren eta bizikidetzaren esparruan ospe handiko pertsona indepententeak ere bai.

Lege proiektuaren argudioen esanetan, euskal gizarteak "gutxienez hiru esperientzia traumatiko" izan ditu, hau da, "gerra zibila, diktadura eta terrorismoa".

Halaber, azken 40 urteotan "indarkeria politikoa" ere izan dela eta euskal gizartea "baldintzatu" egin duela ere aipatu du.

Testuak aitortu egiten du indarkeriak ezberdinak direla, baina "lotura" bat dutela, "sufrimendu bidegabea eta egoera txarrenetan bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideak defendatzeko esfortzua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea