Politika -

Kopa finaleko polemika

Lehendakariak esandakoa zuzentzeko eskatu dio Esperanza Aguirreri

Patxi Lopezen ustez, Aguirreren adierazpenek finaleko giroa "gaiztotu" egiten dute.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Aguirreren adierazpenek finaleko giroa gaiztotu egiten dutela dio Lopezek

02:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Errege Kopako finalari buruz egindako adierazpenak "zuzentzeko" eskatu dio Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteari.

Hain zuzen ere, zaleek Espainiako ereserkiari eta Felipe printzeari txistu egiten badiete, partida "ateak itxita" jokatzeko eskatu zuen. Hitzok polemika handia piztu zuten, eta alderdikideak ere aurka agertu zitzaizkion.

Hori horrela, Gasteizko Gobernuko buruak gutun bat bidali dio Aguirreri, "atsekabea" helarazteko.

Lopezen esanetan, hitzek "sustatu" egiten dituzte "finalaz baliatuta portaera gaitzesgarriak eta aldarrikapen garaiz kanpokoak egin nahi dituzten pertsona gutxi batzuen jokaerak".

Lehendakariak adierazi du Esperanza Aguirreren hitzak "zoritxarrekoak" izan direla, eta finaleko giroa "gaiztotu" egiten dutela.

Horrenbestez, esandakoa "zuzentzeko" dei egin dio, "zuhurtzia eta sosegua lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea