Politika -

Katalunia

ERCk, CUPek eta PSCk Laura Borras kargugabetzearen alde bozkatuko dute ustelkeriagatik epaituko dutelako

Parlamentuko Mahaiak ezohiko bilera egingo du ostegun honetan, Laura Borras ganbera horretako presidentea prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutela baieztatu eta gero.

Laura Borras. Artxiboko argazkia: EFE
Laura Borras. Artxiboko argazkia: EFE
Laura Borras. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Borras (JxCat) Kataluniako Parlamentuko presidentea ustelkeria egotzita epaituko dute, eta ERC, CUP eta PSC kargutik kentzearen alde agertu dira, Parlamentuko araudia betez.

Borras prebarikazioagatik eta agiriak faltsutzeagatik epaituko du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak, 2018an, Kataluniako Letren Erakundeko presidente zenean, kontratu publiko bat ezagun bati ematea leporatuta.   

Borrasek salatu du hau guztia Estatuak abiatutako "jazarpen politikoaren" ondorioa dela eta ez dagoela inolako auzirik. Alabaina, ERCk eta CUPek uste dute honek ez duela zerikusirik politikari independentisten kontra burutu diren epaiketa politikoekin, ustelkeria kasu bat delako.

Gauzak horrela, Parlamentuko Mahaiak ezohiko bilera egingo du ostegun honetan Borras kargugabetu ala ez erabakitzeko.   

Egun, foro horretan, JxCat gutxiengoan dago, bi ordezkari soilik baitauzka. ERCk eta PSCk bina dituzte eta CUPek beste bat. Beraz, Borrasek ez du babes nahikorik izango ostegunean egingo duten bozketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak CUP gaur ERC JxCat azken ordua