Politika -

Katalunia

Borras diputatu eta Kataluniako Parlamentuko presidente kargutik kendu dute

Kataluniako Parlamentuko Mahaiak Laura Borras presidentea kargugabetzearen inguruan bozkatu du; ustez, kontratuak zatikatu zituen Institució de les Lletres Catalanes erakundeko buru zebilela.

Laura Borras, ostegun honetan. Argazkia: EFE.
Laura Borras, ostegun honetan
Laura Borras, ostegun honetan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Mahaiak Laura Borras diputatu eta Kataluniako ganberako presidente kargutik kentzea onartu du ostegun honetan (PSC, ERC eta CUP alderdiek aldeko bost boto eman dituzte, eta JxCatek bat kontra), auzi judiziala abiatu baitute haren aurka ustelkeriagatik.

Hala azaldu diote Efe albiste agentziari parlamentuko iturriek Mahaiak bilera 12:15ean hasi ondoren, gai zerrendan puntu bakar bat zutela: Borrasen kargua bertan behera uztea, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak epaiketara bidali ondoren prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita, ustez erakunde horren kontratuak zatikatu dituelako.

Borrasek ez du parte hartu ez eztabaidan ez eteteari buruzko bozketan, ageriko interes-gatazka dela eta; hori dela eta, 13:00ak baino lehentxeago joan da aretotik, Mahaiko gainerako kideak 25.4 artikulua eztabaidatzen eta bozkatzen hasi direnean.

Borrasek bere errugabetasuna aldarrikatu du ostegun honetan Ganberako Mahaiaren aurrean. Azken egunotan, PSC, ERC eta CUP alderdiek eskatu diote Borrasi borondatez aldentzeko, eta ohartarazi dute bestela kargugabetzearen aldeko botoa emango zutela Araudiko 25.4 artikulua oinarri hartuta. Artikulu horren arabera, Mahaiak ustelkeriarekin lotutako epaiketaren bat duten diputatuak kargugabetu beharko ditu.

Dena dela, Borrasek beti adierazi du errugabea dela, ez duela dimisiorik emango, eta 'lawfare' (legen borrokaldia) izenekoaren biktima dela. Eskatu die Mahaiko kideei "oinarrizko eskubideekiko errespetua duten diputatu demokrata gisa" jokatzeko, "ez epaile edo inkisidore gisa".

Testuinguru honetan, Quim Torra Kataluniako presidente ohia Kataluniako Parlamentura joan da Borras babestera: "Zintzoa eta zuzena den pertsona baten aldamenean egoteko etorri naiz. Biok elkarrekin sartu ginen Kataluniako Parlamentuan diputatu, elkarrekin irten ginen Generalitateko Jauregitik ni inhabilitatu nindutenean, eta gaur berriro irtengo gara elkarrekin Parlamentutik kargugabetzen badute", esan die kazetariei: "Mina ematen dit ustelkeria leporatzeak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak Gaur Eguneko albisteak Junts per Catalunya