Politika -
Araban
Gesaltza-Añanako udaletxeko bandera espainiarra erre dute
Ezezagun batzuk su eman diote hagari, sugarrak zabaldu dira eta bandera espainiarra erre dute. Ez da aparteko kalterik izan.
Erredakzioa
Ezezagun batzuk Gesaltza-Añañako (Arabako) udaletxean eskegitako bandera espainiarra erre dute bart, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Igande honetako 10:00ak aldera, Juan Carlos Medina (EAJ) alkateak Ertzaintza deitu du eta agenteei jazoeraren berri eman die. Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, ezezagun horiek su eman diote hagari, sugarrak zabaldu dira eta bandera espainiarra erre dute. Ez da aparteko kalterik izan.
Gesaltza-Añana Gasteiztik 30 kilometrora dago. 200 biztanle inguru ditu eta gatz-meatzengatik da ezaguna. Izan ere, horren harira, 2014an Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi du, paisaia kultura sailean.
Ezezagun batzuk Gesaltza-Añañako (Arabako) udaletxean eskegitako bandera espainiarra erre dute bart, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Igande honetako 10:00ak aldera, Juan Carlos Medina (EAJ) alkateak Ertzaintza deitu du eta agenteei jazoeraren berri eman die. Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, ezezagun horiek su eman diote hagari, sugarrak zabaldu dira eta bandera espainiarra erre dute. Ez da aparteko kalterik izan. Gesaltza-Añana Gasteiztik 30 kilometrora dago. 200 biztanle inguru ditu eta gatz-meatzengatik da ezaguna. Izan ere, horren harira, 2014an Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi du, paisaia kultura sailean.