Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Matute: "Tentsioa eta borroka etengabekoa izaten da Espainiako Gobernuarekin, eta orain jarraitu behar dugu"

Gaineratu duenez, legealdi honetan "egiten ari den guztia, ez da Gobernuaren borondateagatik izan, baizik eta bultzatzen gabiltzalako". Orain, hilabeteko epea zabalduko da, atzo Kongresuan lege proiektu gisa onartutako energiari buruzko dekretuaren aurrean zuzenketak aurkezteko.

Matute, Radio Euskadiren estudioetan, Bilbon. Argazkia: EITB MEDIA
Matute, Radio Euskadiren estudioetan, Bilbon
Matute, Radio Euskadiren estudioetan, Bilbon. Argazkia: EITB MEDIA

Iker Gonzalez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Matute EH Bilduk Kongresuan duen diputatuaren esanetan, "negoziazioa, tentsioa eta borroka etengabekoa da" Kongresuan Espainiako Gobernuarekin, eta "orain jarraitzea egokituko zaigu", atzo Diputatuen Kongresuan lege proiektu bezala onartutako energia aurrezteko dekretuaren aurrean zuzenketak aurkezteko hilabeteko epea zabaltzen delako. 

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean gaineratu duenez, legealdi honetan "egiten ari den guztia, ez da Gobernuaren borondateagatik izan, baizik eta bultzatzen gabiltzalako". 

Koalizioaren bozeramaleak azaldu duenaren arabera, bi elementuk eragin zuten atzo dekretuaren alde bozkatu izana. "Batetik, kontsiderazio orokorra da", larrialdi klimatikoaren aurrean, "Kioto, Glasgow eta Parisen adostutakoa arinago betearazteko" konpromisoa lortu zuten Espainiako Gobernuarengandik. "Hori onartu egin zuten, akordioa lortu genuen betetze maila bizkortzeko".

Bigarrena, "autonomia erkidegoek baliabide gehiago izatea, alegia, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak baliabide gehiago izateko aukera izatea, euren egoera espezifikotik politikak antolatu eta planifikatu ahal izateko. Hori onartuta, aldeko botoa ematea erabaki genuen".

"EH Bildun pozik gaude nolabait, -Madrilen- lortutako gauzengatik", esan du. Matutek, horren ildotik, azaldu duenez, legealdi honetan "egiten ari den guztia, ez da Gobernuaren borondateagatik izan, baizik eta bultzatzen gabiltzalako". Horrela izan ez balitz, baieztatu du, "ez zen babes sozialik izango, edo esaterako, pertsonak pobrezia egoera larriagoan ez egotea saihestu dituzten neurri guztiak ez ziren onartuko.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak