Politika -

Donostia

Ezker Anitza-IUko zinegotziak egindako akusazioak "oso larriak" dira, Podemos Euskadiren hitzetan

Bestalde, "akusazio larri" horiek ukatu ditu Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak, eta "difamazio ekintza horrekin amaitzeko dagozkion neurriak" hartuko dituela iragarri du.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haizea Garay Donostiako Ezker Anitza-IUko zinegotziak salatutako "jazarpen eta ahozko indarkeria" oso "akusazio larriak" direla adierazi du Podemos Euskadik, eta auzitegian ebatzi beharko liratekeela gaineratu du.

Haizea Garay Donostiako Udaleko Ezker Anitza-IUko zinegotziak dimisioa aurkeztu du ostiral honetan, Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramailearen partetik "jazarpena, ahozko indarkeria eta baita indarkeria fisikoa ere" jaso zituelakoan.

Podemos Euskadik adierazi duenez, bazekiten "Aitzole Aranetaren eta Haizea Garayren arteko harremana tirabiratsua" zela, hori dela eta, bi alderdiek denbora zeramaten "bien arteko harreman pertsonala hobetzen saiatzen".

Dena dela, Podemos Euskadiko iturriek azaldu dute Garayk egindako akusazioak "oso larriak" direla, eta "horiek ebazteko lekua epaitegiak" direla, eta ez "prentsa ohar bat".

Aranetaren adierazpenak

Bestalde, Aitzole Araneta Elkarrekin Donostiako bozeramaileak bere sare sozialen bidez adierazi duenez, Garayk dimisioa aurkezteko arrazoiak ez ditu ezagutzen, baina erabaki horri "errespetua" dio.

Gainera, Donostiako zinegotziaren "akusazio larriak" ukatu ditu, "zuzenketa" eskatu du eta "difamazio ekintza horrekin amaitzeko dagozkion neurriak" hartuko dituela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi