Politika -

Presoak

Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohia epaituko dute gaur Auzitegi Nazionalean

Bilbon 2002an bonba kotxez egindako atentatu batengatik epaituko dute. Frantziak berriki utzi zuen Espainiako justiziaren esku, auziren bat zintzilik zuela eta epai zezaten. Fiskaltzak 32 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aspiazurentzat.

Garikoitz Aspiazu, artxiboko irudi batean: EFE
Garikoitz Aspiazu, artxiboko irudi batean: EFE
Garikoitz Aspiazu, artxiboko irudi batean: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Garikoitz Aspiazu ETAko buruzagi ohi historikoa epaituko du astearte honetan, ETAk 2002an bonba kotxez Bilbon egindako atentatu batengatik. Erasoak kalte materialak eragin zituen. Fiskaltzak 32 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aspiazurentzat.  

Frantziako agintariek Espainiaren esku utzi zuten joan den abuztuan Garikoitz Aspiazu Txeroki presoa Auzitegi Nazionalean epaitu zezaten. ETAk Bilbon 2002an egindako atentatu batengatik epaituko dute presoa. Fiskaltzak hainbat delitu leporatzen dizkio, tartean, kalte terroristak egin izana, edo ibilgailu baten lapurreta ondoren helburu terroristekin erabiltzeko.

ETAk egindako hainbat ekintzaren ondorioz auzipetuta dago Aspiazu, horien artean, Bilbon 2002ko urtarrilaren 12an egindako atentatu batengatik. Auto batek eztanda egin zuen Bizkaiko hiruburuko erdigunean eta kalte materialak eragin zituen. Atentatu horren epaiketa hasiko da gaur Auzitegi Nazionalean.

Espainiako epaileek sei hilabeteko lekualdatzea eskatu zieten agintari frantsesei, baina Parisko Apelazio Auzitegiak bi hilabeterako entregatzea erabaki zuen joan den urtarrilean. Madrilen dagoen Soto del Realeko kartzelan egon da gaur, asteartea, hasiko den epaiketaren zain.

Txeroki 2008ko azaroaren 17an atxilotu zuten Frantzian, eta bi herrialdeetako auzitegiek hainbat zigor ezarri dizkiote. 2011n, 377 urteko espetxealdia ezarri zioten 21 hilketa saiaketa eta ekintza terrorista egotzita.

Ez da epaitua izateko Espainiaratzen duten lehen aldia, 2009an, 2015ean eta 2019an ere Auzitegi Nazionalean agertu behar izan baitzuen. Azken urte horretan Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Aspiazu Jose Maria Lidon magistratuaren hilketaren (2001, Getxo) auzian, ez baitzegoen nahikoa frogarik magistratuaren heriotza eragin zuten tiroak berak egin zituela ziurtatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika EAE Frantzia albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Epaiketak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa