Politika -

Elkarrizketa Radio Vitorian

Suso (EAJ): "Asko pozten naiz EH Bilduk bi parke eoliko berrien harira jarrera aldatu duelako"

Radio Vitorian izandako elkarrizketa batean, Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok aintzat hartu du EH Bilduk begi onez ikustea Euskadin bi parke eoliko berri egitea. Bat Aramaion egingo lukete.

Jose Antonio Suso, ostegun honetako elkarrizketan. Argazkia: Radio Vitoria.
Jose Antonio Suso, ostegun honetako elkarrizketan
Jose Antonio Suso, ostegun honetako elkarrizketan. Argazkia: Radio Vitoria.

EIRB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Suso Arabako EAJko presidentearen iritziz, "albiste ona da, baieztatzen bada, EH Bilduk babestea Statkraft norvegiar enpresak asteartean azaldutako asmoa, alegia, Euskadin bi parke eoliko berri egitea. Statkraft liderra da Europan energia berriztagarriaren ekoizpenean, eta haren asmoa da parke horietako bat Aramaion (Araba) egitea.

Araba Buru Batzarreko presidenteak ostegun honetan Radio Vitorian izandako elkarrizketa batean gogora ekarri duenez, "udalerri jakin batean, aldaketa hori egon badago. Beste udalerri bat dago, Aramaio, hain zuzen ere, eta oraindik ez dakigu bertan proposamenaren aldekoak diren. Nolanahi ere, oso ona da aldaketa hori gertatzea, eta aukera izan dezagula energia arloan akordio bat gauzatzeko, euskal alderdien gehiengoak babestutako akordio bat", zehaztu du.

"Azken hilabeteotan, energiaren gaineko itxaropenak erabat aldatu egin dira. Euskadi uhartea da, eta bere energiaren % 10 soilik ekoizten du. Gure mendekotasuna oso handia da. Hori dela eta, energia-proiektuak garatu behar ditugu; urteak daramatzagu proiektu horiekin lanean", azaldu du.

Araba Buru Batzarreko presidenteak, halaber, EH Bilduren argudioetako bat ezeztatu du; izan ere, koalizioak baloratu egin du parkeak eraiki nahi dituen norvegiar enpresa publikoa izatea. Baina "hemen", esan du Susok, "mahaigainean jarritako ia proiektu guztiek Energiaren Euskal Erakundearen parte-hartzea dute, eta zaila da hori baino publikoagoa izatea. Gainera, Erriberabeitian, Arasurrek ekoitzitako energia eskuratzeko aukera izan lezakete. Sozializatzen ari da, EH Bilduk eskatzen duenez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Energia jasangarriak Energia iturriak