Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko proposatu du EH Bilduk

Hala aurreratu du Naiz kazetari eskainitako elkarrizketan. Legebiltzarkidea da egun Iriarte, eta EH Bilduko oinarriek aukeraketa berretsi beharko dute.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: Euskadi Irratia
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: Euskadi Irratia
Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: Euskadi Irratia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea proposatu du EH Bilduren zuzendaritzak 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai gisa, Naiz.info kazetak aurreratu duenez. EH Bilduko oinarriek aukeraketa berretsi beharko dute orain.

Bertan, Iriartek aitortu du bere bikotekidearekin, seme-alabekin eta familiarekin hitz egin ondoren EH Bilduren proposamena onartu duela eta bere hautagaitza aurkeztuko duela.

Gainerako lurraldeetan, EH Bilduren hautagaitzak Iker Casanova (Bizkaiaren kasuan) eta Eva Lopez de Arroyabe (Araban) dira.

Bestalde, joan den asteburuan zabaldu zenez, Donostiako Alkatetzarako Juan Karlos Izagirre proposatu die EH Bilduk koalizioko kideei. 2011 eta 2015 urteen artean Donostiako alkate bihurtu zen Izagirre, Odon Elorza sozialista ordezkatuta.

Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak
Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak
Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak

01:22

LASTER, INFORMAZIO ZABALAGOA

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EH Bildu Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Maddalen Iriarte Eae-ko udal eta foru hauteskundeak