Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Iturgaiz ekonomiako balizko herri-itunaz: "Ekonomian ezin dira txurrak eta merinoak nahastu"

Euskadiko PPko presidenteak eskua luzatu dio EAJri akordio ekonomikorako, hiru baldintzarekin: zergak jaistea, presio fiskala gutxitzea eta soberakina behar gehien duten sektoreentzat erabiltzea. Bere ustez, Italiako hauteskundeetako emaitza gobernuaren "hondamendiaren" ondorioa da.

Carlos Iturgaiz, Radio Euskadin. EITB Media.
Carlos Iturgaiz, Radio Euskadin. EITB Media.
Carlos Iturgaiz, Radio Euskadin. EITB Media.

play icon 24:48

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidentearen ustez, ezinezkoa da Iñigo Urkullu lehendakariak joan den astean eskatu zuen haritik herri-itun ekonomikoa lortzea, bertan eskuineko eta ezkerreko politikak sartu nahi badira. "Ezinezkoa da gurea bezalako politika liberala bat etortzea Bilduren edo Podemosen politika marxista eta komunistekin. Ekonomian ezin dira txurrak eta merinoak nahastu. Alderdi bakoitzak bere politika defendatzen du, eta, gero, herritarrek bozkatzen eta erabakitzen dute".

Hala, gogorarazi du eskua luzatu diola Iñigo Urkullu lehendakariari herritarren benetako arazoei irtenbidea emateko: "Erosketa saskia, inoizko eskolara bueltarik garestiena edo gasolinaren prezioak", eta gogora ekarri ditu joan den asteko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran lehendakariari egindako proposamenak, "zergak jaistea, presio fiskala murriztea eta soberakina behar gehien duten sektoreei laguntzeko erabiltzea, hala nola, ostalariei, enpresariei eta autonomoei".

Itun energetikoari buruz, Euskadiko popularren presidenteak faltan botatzen du energia estrategia garbi bat, gero haren gainean hitz egin eta eztabaidatu ahal izateko. Baliabide propioak ezagutu eta ustiatzearen alde egin du eta beharrezko jo du "gure lurraren azpian dagoena" ezagutzea.

Iturgaizen arabera, Italiako hauteskundeetako emaitzak herritarrek ezkerreko gobernuaren erabakien aurrean izan duten erreakzioaren ondorio dira, "hondamendia izan baita" ezkerreko gobernu hori bere ustez. Nabarmendu du ez zaiola gustatzen muturrak garaile irtetea, "ez eskuinekoak, ez ezkerrekoak".

Iturgaizek ez du erantzun nahi izan ea PP VOXekin akordioak egitearen alde egongo litzatekeen agintera iristeko. "Norekin hitz egiten dugun edo norekin sartu behar dugun ohean, horiek ez dira jendearen kezkak, jendeak beste arazo batzuk ditu", adierazi du.

"Uste dut Espainiak aldaketa behar duela eta Feijoo jaunaren Gobernua behar duela, eta hori da bilatuko duguna, ahal dela, gehiengo absolutuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Carlos Iturgaiz