Itxi

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Miren Larrion: "Ez naiz ezkutatuko, eta ez naiz burua altxatu gabe egongo"

EITB Media

Gasteizko EH Bilduko bozeramaile ohiak buruko gaitza osatzeko prozesua nola bizi izan duen azaldu du "Faktoria" saioan.

  • Miren Larrion, "Faktoria" saioan. Argazkia: EITB Media

    Miren Larrion, "Faktoria" saioan. Argazkia: EITB Media

    27:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko bozeramaile ohiak eskertu egin ditu azken hilabeteetan "gizartean, hedabideetan eta sare sozialetan" jasotako babesak, baina gaineratu du "ankerkeriak" ere bizi izan dituela. 

"Badago gaia ankerkeriaz tratatu duenik. Orokorrean, halako arazoak daudenean [buruko gaitzak], beti dago jendea gaizki tratatuko zaituena eta ezikusiarena egingo duena", adierazi du Larrionek inor seinalatu gabe Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketa batean. 

Maiatzean, Gasteizko epaitegi batek hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion legebiltzarkide ohiari, lankide baten identitatea ordezkatzeagatik eta horren diru-zorroa eta dokumentazioa lapurtzeagatik. Dena dela, epaitegiak aringarri gisa onartu zion buruko gaitz bat zuela. Horregatik, ez da espetxean sartuko, eta trukean lan komunitarioak egin beharko ditu. 

Ildo horretatik, EH Bilduko bozeramaile ohiak osatze prozesua nola bizi izan duen azaldu du "Faktoria" saioan, eta bere auzian oro har gizarteak "eskuzabaltasunez" erantzun duela esan du.

Hori bai, kontrakoa ere ikusi duela nabarmendu du: "Batzuek nahiago lukete ni bezalakoak zigor permanentean bizitzea, uneoro ordaintzen egotea, edo ni desagertzea, 'ezkutatu' zentzuan". 

Horren aurrean, ohartarazi du: "Zigor permanentea ez da zilegia; ez naiz ezkutatuko, eta ez naiz burua altxatu gabe egongo".

Orain, lan komunitarioak egin beharko baditu ere, urruntasunetik politika bizitzen jarraituko duela esan du: "zentzu zabalean, politika nire zainetan dago; beste kontu batzuetatik bai urrun biziko naizela!".

Miren Larrion EH Bilduren agintari garrantzitsuenetakoa zen iazko otsailean dimisioa eman zuenean. Koalizioaren bozeramailea zen Gasteizko Udalean, eta legebiltzarkidea ere izandakoa da. Bere garaian, Arnaldo Otegiren ordezkoa izan zitekeela ere aipatu zuten hainbat hedabidetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena