Politika -
Espetxe politika
Ibon Fernandez Iradi ETAko buruzagi ohia Martuteneko espetxera gerturatu du Frantziak
Lannemazan (Frantziako hego-ekialdea) espetxean zegoen preso Fernandez Iradi. ETAko buru ohiak esklerosi anizkoitza du.
AGENTZIAK | EITB Media
Ibon Fernandez Iradi Susper ETAko buruzagi ohia Donostiako espetxera eraman dute Lannemazan kartzelatik (Frantziako hego-ekialdea), Etxeratek jakinarazi duenez.
Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta Frantzian betetzeko duen kondenaren zatia Martutenen ematea eskatu zuen.
2020an, Fernandez Iradiren abokatuek hura aske uztea eskatu zuten, osasun arazoak tarteko, baina Frantziako Justiziak errefusatu egin zuen.
ETAko buruzagi ohia 2002an atxilotu zuten Tarbesen (Frantzia), baina ihes egin zuen Baionako espetxetik epailearenera eraman aurretik.
Handik urtebetera berriz ere atxilotu zuten, Mont de Marsan herrian. Operazio hartan, gainera, Poliziak ETAren hainbat agiri atzeman zizkion.
Frantzian hiru espetxe zigor betetzen ari da: 30 urteko bi (bat jendarme bat larri zauritzeagatik eta beste bat ETAko buru militarra izateagatik) eta 15 urteko beste bat.